XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Neskatila mutikoen aurpegietan bildurra nabari zen.
Etxekoandreak senarrari dei egin zion.
- Ba... baietz pentsatu dugu: nahi baduzue joateko.
Baietz entzun eta korrika hasi dena batera egin zuten.
Ikastolako atea ia ia puskatu ere egin zuten eman zioten bultzakadaz.
- Zer esan dizuete? Baina ez zegoen esan beharrik.
Ikusi egiten zen Elkarri bizkarretik heldu eta AUPA eta IUFI hasi ziren.
Hura zen poza!!!.
Orain pentsatu behar zena zera zen: noiz joan eta zer eraman.
Gehienak urrengo egunetik bertatik joateko prest zeuden.
Baina ondo gertatu behar ziren gauzak.
Arratsaldeko lana huraxe izan zen: Iturriondoko egonaldia gertatu.
- Mendian 20 egun egiteko gauza asko gertatu behar dira, esaten zuen andereñoak.
Lehengo galdera zen: noiz joan. Asko pentsatu ondoren, Uztailaren 15 ean joatea erabaki zuten.
Bigarren galdera: zer eraman? Gauza asko eraman behar zirela ikusi zuten eta ez ahaztutzeko 3 paper hartu zituzten.
Paper batean janariak eta janariak prestatzeko behar ziren tresnak: beste paper batean, jantzi eta oinetakoak.
Eta hirugarren paperean sendagaiak, argigailuak (linterna, pospolu...) eta beste batzuk.